DemaS.A: finalisten final handia!

Blog

Honakoek parte hartuko dute:

Euskarazko laburmetraiak, 12-48 orduko tartean, gai /leku /objektu bat oinarri izanda egindakoak, eta aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak (2017ko urritik 2018ko urrira bitartean burututakoak).

Sariak: 

– 24 ordu baino gutxiagoan sortutako  laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa

– 24-48 ordu tartean sorturiko laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa

– Publikoaren saria (proiektatuko diren lan guztien artean aukeratua): 300 euro

Eman izena!! 

DemaS.An, abenduko final handian, Euskal Herriko lehiaketa guztietako finalistak izan behar ditugu eta, horregatik, antolatzaile guztiei honako eskaera luzatu nahi diegu:

oraindik beraiekin ez bagara kontaktuan jarri, jakinarazi diezagutela johana@topagunea.eus helbidera mezu bat bidalita edo  harremanetarako formulario hau beteta:

Facebooktwitter
youtubeflickr
Erantzunik ez