Benito Ansola Sarietan parte hartzeko prest? Ez duzu izenik eman behar, oinarrietan eskatzen zaizkizunak bidaltzea baino ez duzu, 2019ko irailaren 2a baino lehen:

Parte hartzaile edo talde bakoitzak  mezu bat bidali behar du honako ezaugarriekin: 

  • Nori zuzendua: itsaso@topagunea.eus 
  • Gaia: Benito Ansola Sariak. Proiektuaren izena.
  • Mezuari atxikitako dokumentu batean: egilearen edo taldekide bakoitzaren izen abizenak, helbide fisikoa, posta elektronikoa, telefono mugikorreko zenbakia, nortasun agiriaren irudia eta egilearen argazki bat.
  • Taldeen kasuan, bakoitzaren argazkiaz gain, taldeko argazkia ere gehitu beharko da.

Mezuari atxikirik eta pdf artxibo bakarrean honakoak gehitu behar dira

  • Landu nahi den ikus-entzunezkoaren gidoia, eskaleta edo storyboard-a. (Gehienez 3 orri)
  • Zuzendariaren memoria: landu nahi den ikus-entzunezkoaren azalpenarekin (izenburua, sinopsia, argumentua, iraupena, generoa). Halaber, memorian zuzendariak azaldu ahal du, ikuspegi pertsonaletik, bere ibilbidea, aurkezten duen lanaren zergatia, zer adierazi nahi den… (Gehienez 3 orri).
  • Ikus-entzunezkoaren aurrekontu justifikatua eta ekoizpen plana: non eta noiz filmatuko den, zein ekipo tekniko, baliabide edo eta alokairuak egingo diren eta abar.
  • PDF artxiboan dagokion proiektuaren izena azalduko da argi eta garbi. Horrez gain, ez du izango egilea(k) identifikatzeko balio dezakeen daturik.

Parte hartzeko baldintzak  hemen