Badakizu zer den Creative Commons?

Kameratoian aurkezten diren lan guztiak CREATIVE COMMONS AITORTU-PARTEKATU lizentziapean zabalduko dira lehiaketa amaitutakoan. Baldintzetan azaltzen den bezala, horrek esan nahi du baimena ematen duzuela zuen lana edozeinek ikusi, erakutsi edota berrerabiltzeko, beti ere egiletza aitortuz eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz.

Lizentzia mota horrek kultur edukien transmisioa erraztu eta bultzatu egiten du (copyright ezagunak ez bezala), eta horregatik aukeratu dugu. Creative Commonsen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hona baliabide batzuk:

  • Creative Commons umeei azalduta, Maite Goñiren blogean
  • ETB3ko Nickdutnik saioan ere aspaldi azaldu zuten kontua. Ondoko bideoan duzue, 6:40 minututik aurrera

 

 

Facebooktwitter
youtubeflickr

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>