2010. urtean, uztailaren 1ean,  zabaldu zuen Topaguneak sarien lehen deialdia, Lekeitio ko Zine Bilerarekin batera.  Batez ere Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako gazteek parte hartu zuten lehen edizio hartan eta guztira 17 lan aurkeztu zituzten.  Parte hartzaileen adina 28 urtekoa izan zen bataz beste. 

Bigarren edizioa 2012an burutu zen eta azken hau, hirugarrena, 2015ean. Euskal Zine Bileran estreinatu berri da Benito Ansola Sarien 3.edizioko lan irabazlea, “Leihoak”. 

Benito Ansolak  hiru ediziotan beka jaso duten gazteei bidea zabaldu die ikus-entzunezko berriak ekoizteko. David Zabala, Paul Urkijo eta Aitor Gametxo lekeitiarrak eta Joseba Ubeguraga gernikarra dira horren hiru adibide, baita Maider Fernandez eta Maria Elorza donostiarrak ere. 

HIRUGARREN EDIZIOKO IRABAZLEA

“Leihoak”

Irati Cano Alcain (Donostia, 1993)

Epaileen esanetan, gaur egungo zineak hartu duen joerari jarraitzen dio Iratiren lanak etaleihoak-kartela “aipatzen dituen erreferentziengatik, egilearen begirada propioa nabari da”. Mekanismo edo dispositibo zinematografiko bati erantzunez, “jolas modukoa planteatzen du leihoekin, zelatatzearekin, voyeurismoarekin…

Ausarta izan da donostiarra, esperimentu guztiekin geratzen den bezala, ondo ala gaizki irteteko arriskua duelako. Baina “esperimentatzea bera da benetan interesgarriena” eta horixe izan da epaileei baliagarriena iruditu zaiena: “ematen dituen erreferentziengatik, argi ikusten da buruan zerbait zehatza darabilela eta zer pentsatua emango du ziur asko”.

BIGARREN EDIZIOKO IRABAZLEAK

“Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa”

Maria Elorza (Donostia, 1988), Maider Fernandez (Donostia, 1988) eta Aitor Gametxo (Lekeitio, 1989)

Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa”, nolabait poetikoak dire euskarazko hainbat esamolderen hiztegi edo bilduma osatzen duen film laburra da. Honen bidez, galtzen ari diren hizkerak jaso nahi dituzte sortzaileek, eta aldi berean, Euskal Herriko erretratu liriko bat egin.

2013ko Euskal Zine Bileran estreinatu zen, eta ordutik hainbat sari jaso ditu han eta hemen. Proiektua gainera, ez zuten ikus-entzunezkoarekin amaitutzat eman, aurrera jarraitzen dute ideiak garatuz.

LEHEN EDIZIOKO  IRABAZLEAK

“Ohe azpiko zera” (Bigarren tratamendua)

David Zabala Erezuma (Lekeitio, 1982) eta Paul Urkijo (1984)

  • Generoa: Fikzio artistikoa
  • Sinopsia: “Mattin mutiko gazte bat da. Etxean eta ikastolan arazoak dauzka galtzerdiak galtzen dituelako. Klasekideak burla egiten diote eta gurasoek errieta. Gauez, bere gelako ohean komiki bat irakurtzen dagoen bitartean zaratatxo batzuk entzuten ditu ohe azpi ertzean. Bere galtzerdiekin zerbait arraroa gertatzen ari dela konturatzen da, beraz zapatilari kordoia kendu eta galtzerdiari lotzen dio badazpadan. Mattin lo geratzen da. Momentu horretan zerbaitek galtzerdiari tiraka ematen dio, Mattin ohe azpira bultzatuz. Mattin konorterik gabe geratu da eta esnatzen denean beste leku baten dago. Tuneltxo batetan dauzka oinak eta beste gorputzaren zatia kanpokaldean, baso batetan hain zuzen ere…”.

“Izena duena”

Joseba Uberuaga Natxiondo (Gernika, 1981)

  • Generoa: 3D animazioa
  • Sinopsia: Gaua bukatzear da. Basajaunek beste askotan bezala zaindari igaro du gaua. Bordatxoko tximinian kea ageri da eta bere lana bukatutzat eman lezake. Baina azken unean agertu dira Otsoak, arrapaladan. Txistua joaz ohartarazi nahi ditu bordakoak, baina gaztea da izarrik dagoen artzaina eta ez du deia aintzakotzat hartzen, basoetako izakiak sineskeria hutsa direla erakutsi baitiote. Basajaun laguntzera jaitsi beharko da…