Aitor Gametxo Zabala (1989, Lekeitio)

Ikus-entzunezko teknikaria eta zinegilea da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Bilbo eta Bartzelona bitartean. 2011ean Universitat Autónoma de Barcelona-n Sormenezko dokumentalgintza masterra egin zuen eta ordutik ez-fikziozko lanak egiten ditu, bai bakarka, baita taldean ere.

http://cargocollective.com/aitorgametxo/

aitor-gametxo

“La ciutat tipogràfica” (Igone Arreitunandiarekin batera), “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” (Maria Elorza eta Maider Fernández Iriarterekin batera), “Bere bizitzetako bat” eta “Soinu galduen bila” laburmetraiak egin ostean, 2014an Punto de Vista Nazioarteko Dokumentalen Zinemaldiko X-film Proiektua irabazi zuen. Sari hartatik “El otro mapa de Abauntz” film luzea aurkeztu zuen 2015ean. Urte horretan, Territorio y Fronteras eta Zinebik antolatutako #Zinergentziak’15 proiektuan parte hartzera gonbidatu eta Distantziak film kolektiboa egin zuen Jesus M. Palacios, Cristina Ezquerra eta Maddi Barberrekin batera. 2016an, Etxepare Euskal Institutuak eta DSS2016k antolatuta Wroclaw hirian (Polonia) egonaldi artistikoa egiteko beka jaso zuen, eta lanaldi hartatik “Cicha Synfonia / A silent symphony” (“Sinfonia isil bat”) laburmetraia osatu zuen.

Bestalde, ikus-entzunezko teknikari gisa, Tabakalera edota CCCB-Centre de Cultura Contemporània kultur-erakundeetan lan egin du. Aurki Universitat de Barcelonan ari da ikus-entzunezko teknikari eta “Pantaila Esperimentala” Tabakalerako gunearen dinamizatzaile gisa lanean.

Filmografia

fotograma-1

 

  • “Cicha Symfonia: Sinfonia isil bat”, aurki prestatzen, 2016
  • “Hiri guztiak: Sinfonia isil baterako oharrak”, aurki prestatzen, 2016
  • “Distantziak” (Zinergentziak’15 film dokumental kolektiboa), 2015
  • “El otro mapa de Abauntz”, 2015
  • “Soinu galduen bila”, 2014
  • “Bere bizitzetako bat”, 2014
  • “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” (Maider Fernández Iriarte eta Maria Elorzarekin batera), 2013
  • “La ciutat tipogràfica” (Igone Arreitunandiarekin batera), 2012