Abenduaren 6an hasiko da Kameratoia. Erlojuaren aurka borrokatzeko prest?

Gaur itxiko da Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan izena emateko epea, eta gaur zortzi, hasiera emango diogu Kameratoiaren 10. edizioari.

Datorren larunbatean, abenduaren 6an, goizeko 10:30etan Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan (Zugaza Zineman) egingo den aurkezpen ekitaldian, aurtengo gaia eta ezaugarriak zeintzuk diren jakinaraziko dizuegu. Gogoratu lehiektan parte hartzeko ezinbestekoa izango dela talde bakoitzeko gutxienez parte-hartzaile bat aurkezpenera etortzea.

Ondo prestatu zuen materiala eta indarrak hartu aurtenko rallyrako!!

irudienea3

Facebooktwitter
youtubeflickr