Abenduak 8: Irudienean goia joko dugu!

 11:00 – 12:30 “Handia” efektua: goia jo dugu?” 

Mahai ingurua,  ZineaSortzen atariak antolatuta.

Euskal film arrakastatsuen inguruko gogoeta izango da mahai inguru hau. Zergatik dute arrakasta film batzuek eta beste batzuek ez? Zergatik joan gara era masiboan “Handia” ikustera? Euskal zinema delako, jasotako kritika onengatik, militantziagatik… Zein beste euskal film kontsideratzen ditugu arrakastatsuak? Zer bilatzen du euskal ikusleak zinemara doanean? Galdera asko eta profesional eta aritu taldea izango dugu mahai inguruan, erantzun bila, eta erantzunik ez badugu ere hausnarketa eginez.

12:30 – 13:45   Gernikaren egiak Gernikaren egiak kartela urria

Dokumentala  55´ / Zuzendaritza: Haritz Petralanda eta Ibon Meñika / IPES elkartea

Gernika oroimen biziko herriari azpimarra egin nahi diogu; begirada eta iritzi ezberdinen ikuspegitik burutua: ezezagunagoak diren gertaera historikoei arreta jarri, emakumearen ahotsa lehenetsi, eta herri mugimenduen paperaz hausnartzeko. Funtsean,  ezagupenerako, eztabaidarako eta gogoetarako tresna izateko asmoz egina dagoen lana da ikus-entzunezkoa.

13:45: 14:30  Beloagako gaztelua , memoriaren gotorlekuaargazkia

Erdi-metraia 20´ / Zuzendaritza: Angel Rekalde eta Miren Mindegia

Arkaleko haitzetan eraikia, Oiartzunen, Beloagako gaztelua ezezaguna zen herritarrentzat orain dela urte gutxi batzuk arte. Inguruko historialari eta laguntzaile talde bat izan zen eraikina ahanzturatik berreskuratu zuena, gaztelua estaltzen zuten sastrakak kenduz eta berreraikuntza proiektu bat abian jarriz. Agerian geratu dena Erdi Aroko gaztelu bat ez ezik, gure historiaren kontakizuna ere bada.

14:30 – 15:30  Zinemagintza eta euskalkiak

Mahai ingurua, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikarako sailak antolatuta.

15:30 – 16:30   ErrementariERREMENTARI_CARTEL_EUSKERA_ONLINE_AF

Fantasiazko filma /  Zuzendaria: Paul Urquijo

Filmeko zuzendari eta aktoreak izango ditugu bertan. Filmaren lehen 20 minutuak ikusteko aukera izango dugu, baita making off-eko irudi ugari. Lan taldearekin solasaldia. 

10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementari beldurgarri batera daramate.  Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzen lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

 

16:30 – 18:00   Pasaiako badiapasaiako badia 2

Dokumentala. 67´ /  Zuzendaria: Yuri Agirre, Erik Aznal, Xabier Otamendi

32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi dugu. 2016. Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Ezin izan dituztela delituaren egileak identifikatu. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute.

 

18:00 – 20:15  Handia  HANDIYA_AF_REDES_EUS (1)

Filma: 114´  /  Zuzendaria: Aitor Arregi eta Jon Garaño  /   Sarrera: 5,50 euro

Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia Joakin ohi baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati  ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat.

 

 

 

Facebooktwitter
youtubeflickr