(2016, 10’)

EUSPOTEuspot lehiaketa

2012 urtean sortu zuten Aretxabaletako UdalakMondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arteman Komunikazioak. 2015ean MusicLibrary musika editoreen enpresa batu zen proiektura eta 2016az geroztik Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa ere badu euskarazko spot lehiaketak.

Sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea dira EUSPOTen helburuak. Horretarako, antolatzaileek urtero gai desberdin bat proposatzen dute eta lehiakideek, nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita, erantzuten diote sormen erronka horri. Aurkeztutako lanei ahalik eta hedapen handiena ematen zaie ostean. Bost edizioren ostean, lehiaketa Euskal Herri osora zabaltzeko erronkari heldu diote antolatzaileek.

Spotik onenakeuspot_fotogr

Hamar minututan hamaika spot daude ikusgai, lehiaketaren 5 edizioetan aurkeztu diren spot onenen bilduma bat da.  Askotariko gaiak dira eta samur ikusten direnak. Egileen artean daude ikus-entzunetako ikasleak, zaleak eta amateurrak.

EUSPOTen bost edizioetako gaiak

2016: Turismoa erakarri Gipuzkoa barnealdera

2015: Autoak eta pertsonak (elkarbizitza orekatua)

2014: Pintxo-potea eta euskara

2013: Sare sozialak eta euskara

2012: Merkataritza eta euskara