2016 (5’22’’)
Ageda kopla taldea
Bego Vicarioren koordinaziopean egindako film labur hau, hogei euskal artista gazteren artean zuzendutako sortze-lan kolektiboa da. Oso teknika ezberdinekin egindako piezak batzen dira filman eta, era berean, koplen musika eta erritmoei esker, batasuna lortzen da, bertsoei indar eta sakontasun berria emanez.
Sinopsia
Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz, Maialen Lujanbio bertsolariak genero indarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei euskal artista gaztek sortze lan kolektibo bat zuzentzen duten animazio teknika ezberdinak erabiliz.
Fitxa teknikoa
Zuzendaritza: Ageda Kopla Taldea
Gidoia: Maialen Lujanbio
Ekoizpena: LEKUK KULTUR ELKARTEA, Patxi Azpillaga
Animazioa: Bego Vicario, Ibon Markaida, Kote Camacho, Arrate López Apellániz, Izibene Oñederra, Mariñe Arbeo, Oihana Leunda, Aitor Oñederra, Ximon Agirre, Jon Zurimendi, Xara Agirre, Irantzu Yaldebere, Andere Molinuevo, Iosune Etxarte, Malen Amenabar, Naiara Zuria Mauleón, Zaloa Ipiña, Alots Arregi, Roberto Zabarte
Argazki zuzendaritza: Edu Elosegi
Edizioa: Edu Elosegi
Musika: Xabier Erkizia