Benito Ansola Sarietan parte hartzeko prest? Ez duzu izenik eman behar, oinarrietan eskatzen zaizkizunak bidaltzea baino ez duzu, 2017ko ekainaren 2a baino lehen:

Parte hartzaile edo talde bakoitzak  mezu bat bidali behar du honako ezaugarriekin: 

  • a. Nori zuzendua: leire@topagunea.eus 
  • b. Gaia: Benito Ansola Sariak. Proiektuaren izena.
  • c. Mezuari atxikiturik dokumentu batean egilearen edo taldekide bakoitzaren izen abizenak, helbide fisikoa, posta elektronikoa, telefono mugikorreko zenbakia eta nortasun agiriaren irudia gehituko dira.
  • d. Taldeen kasuan, bakoitzaren argazkiaz gain, taldeko argazkia ere gehitu beharko da.

Mezuari atxikirik eta pdf artxibo bakarrean honakoak gehitu behar dira:

  • a. Landu nahi den ikus-entzunezkoaren azalpena (gehienez hiru orrikoa): izenburua, sinopsia, argumentua, iraupena, generoa.
  • b. Landu nahi den ikus-entzunezkoaren gidoi grafiko edo storyboard-a (gehienez 3 orrikoa) .
  • c. Pelikularen aurrekontu justifikatua eta ekoizpen plana: non eta noiz filmatuko den, zein ekipo tekniko, baliabide eta alokairu egingo diren eta abar.
  • d. PDF artxiboan dagokion proiektuaren izena azaldu behar da argi eta garbi. Horrez gain, ez du izango egilea(k) identifikatzeko balio dezakeen daturik.

Parte hartzeko baldintzak  hemen