24 ordu digitalean Elorrion azaroko lehen asteburuan

24OD-elorrioAzaroak 2 eta 3 bitartean egingo dute  24 ordu digitalean jaialdiaren XIII.edizioa.

Partehartzaileek 24 ordutan egin beharko dituzte film laburrak, eta haietan antolatzaileek azaldutako esaldi objektu eta gai zehatz bat agertu beharko dira.

Azaroaren 2an arratsaldeko 5etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian, eta 24 orduren ostean filmak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dira.

Lehiaketan parte hartu duten film laburren emanaldia azaroaren 3an,  22:00etan izango da. Emanaldia amaitu eta sari banaketa egingo da.

Sariak:

Sari nagusia……700€
Finalista……….. 500€
Finalista……….. 500€

Izena eman honako helbidera idatzita: 24ordu@arriolaka.eus

Informazio gehiago hemen.

Facebooktwitter
youtubeflickr