2019ko Laburbirarako film laburrak aurkezteko aukera zabalik

XV.Laburbira amaitu berri den honetan, gogorarazi nahi dugu zabalik dugula datorren ediziorako lanak jasotzeko deialdia.

Euskarazkoak izan behar dute, 2016tik hona egindakoak,  fikziozkoak eta 18 minututik beherakoak.  Ezaugarri horiek betetzen dituen film laburren bat egina izanez gero, bidali Euskaltzaleen Topagunera, leire@topagunea.eus helbidera.

 

Filmak aurkezteko baldintzak

2018ko abenduaren 14ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak eta interesatuek, honakoak aurkeztu beharko dituzte:

  • Sortzailearen datuak eta aurkezpen laburra (4-5 lerrotan bere ibilbidea, argazki eta guzti).
  • Filmaren sinopsia
  • Filmaren fitxa teknikoa
  • Filma bera, euskarri digitalean (mp4, mov…)

 

Informazio gehiago hemen.

Facebooktwitter
youtubeflickr