Abenduak 6: goizeko mahainguruaren ostean emanaldiak eta haurrentzako tailerrak

Deskargatu programa, klikatu egun bakoitzean eta ikusi emanaldien trailerrak eta sinopsiak.

11:00- 12:15 “Zinea sortzen” mahaingurua.

Zinea.eus-ekin elkarlanean.

12:15 – 12:30 Sukalde bat gure jantokiansukalde-bat

Bideoklipa.(ikusi trailerra)

Zuzendaria: Berton Bertokoa ekimena.

Durangaldeko institutu bat eta 11 eskola publikoko Berton Bertokoa ekimenak bere bideoklipa aurkeztu du, jantokietako aldarria zabaltzeko asmoz.

12:30 – 15:00 Gure oroitzapenak

Film kolektiboa. (ikusi trailerra)

Adabaki ekoizpenakGURE-OROITZAPENAK

‘Gure oroitzapenak, Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da.

Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia. Sarri iruditan agertzea du helburu ‘Gure oroitzapenak’ filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da.

Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena… Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez.

15:30 – 16:15 Harri zopaharri-zopa

Haurrentzako filma (4-8 urte bitartekoentzako) (ikusi trailerra)

Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Buhó del cinek xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.

Ostean, HIRU3 komunitateko jaia: eskulanak eta photokola

18:00 – 18:15 Ez nazazue esnatuEZ-NAZAZUE-ESNATU

Film laburra. (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Sara Fantova

Bilbo, 2009. Jone, nerabea, DBHko 4. Mailako ikaslea da giro aldarrikatzaile eta abertzaleko institutu batean. Aita Eusko Jaurlaritzako kargu politiko izendatzearen ondorioz, eskolata jarriko diote eta ordura arteko bizimodua galduko du.

 

18:15- 18:30 ZainZAIN

Film laburra. (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Pello Gutierrez.

Komedia tristea da. “Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea nora ote dihoan denbora aldakorrak daraman bidea, daraman bidea,…)

 18:30 – 19:00 Espedizio handiaESPEDIZIO-HANDIA

Film laburra. (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Iban del Campo

Gizakiak, berez dena baino gehiago izan nahi du, izarren hautsa baino zerbait gehiago.

19:00 – 20:30 Jainkoak ez dit barkatzen

Filma. (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Josu Martinez.jainkoak-ez-dit-barkatzen

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen…  Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza.

ABENDUAK 7KO PROGRAMAZIOA

Facebooktwitter
youtubeflickr