Gaur Irudienean mundu ikusgarri bat irekiko dugu

Deskargatu programa, klikatu egun bakoitzean eta ikusi emanaldien trailerrak eta sinopsiak.

17:00 – 17:30  Atsolorra atsolorra-benito-ansola

Film laburra. (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Ruben Rosas.

Atsolorra jaioberriei ongietorria emateko asmoz, Euskal Herrian egiten zen erritu bat zen. Ohiturak XVI. Mendetik 1970 urtera arte bizirik iraun zuen, baina zenbait arrazoik tradizioaren desagertzea erakarri zuten. Gaur egunera arte. Izan ere, Hernanitik gertu dagoen Ereñotzuko toki entitate txikiko auzolagunek usadioa berreskuratzeko ahalegina egin dute.

17:30 – 19:00  Sarkor, garena garaSARKOR

Dokumentala. (ikusi trailerra)

Zuzendaria: Xabi Crespo

Taldearen ibilbidea biltzen duen dokumentala. 2017ko azaroan Gernikako Iparragirre Rock Elkartean grabatutako dokumentala. Zuzeneko irudiak azaroaren 18an grabatu ziren azken kontzertuan.

19:00 – 20:30  Gu, Laboa

Dokumentala. Zuzendaria: Iban GonzalezGU-LABOA

Mikel Laboaren ondarea zein handia eta sakona den erakutsi nahi dugu. Horretarako, aski ezaguna den Mikel Laboaren erretrospektibatik urrundu, eta gaur gure herrian, gure kulturan eta gure bizitzen zein bizirik dagoen erakutsiko dugu. Mikelek erakutsitakoari jarraituz, dokumentalak komunikazio mota anitz eta aberatsa erabiliko du, euskal artearen disziplina ezberdinak uztartuz. Hau baita, beti aurrerantz begira zegoen artista, bizirik dagoela erakusteko modurik ederrena. Proposamen artistikoa da eta etorkizunera begira jarriko gaituena. Laboa, gugan, gaur eta bihar.

 ABENDUAK 6KO PROGRAMAZIOA

Facebooktwitter
youtubeflickr