Abenduak 5-9 Irudienean: euskarazko ikus-entzunezkoak denon esku

logolaranjaDurangoko Zugaza zineman bost eguneko programazioa izango da: web serieak, filmak, esketxak, dokumentalak, aurre-estreinaldiak, animaziozko filmak… Emanaldi guztiak dohainik izango dira.

Bizitza, historia, nortasuna…Euskal Herrian sortzen diren ikus-entzunezko guztiek dute sakonean gurea denaren eta gu garenaren isla. Jakintza kolektiboa, bizipen historikoak eta sentimenduak pil-pilean izango dira, beraz, aurten ere Irudienean.

Web serietan, animaziozko filmetan, esketxetan, umeentzako filmetan, dokumentaletan… formatu ezberdinetan denon eskura izango dira, Irudienean, gure sortzaileek sentimenduz erditutako lanak.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira eta gonbidapena behar dutenen kasuan, Irudienean bertan jaso ahalko dira abenduaren 5etik aurrera.

Online programazioa deskargatu

Hemen azpian deskargatu dezakezu programazio osoaegun bakoitzaren gainean klikatuta emanaldien trailerrak eta sinopsiak ikusi ditzakezu. Eta Irudienearen kokapen zehatza jakin nahi baduzu, klikatu azkeneko orrian!

Irudienea 2018 programazioa

Irudienea 2018 programazioa

Facebooktwitter
youtubeflickr