Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Zugaza zine aretoan ikusgai izan ziren denak; 2017an euskaraz egindako film eta dokumental onenak.

Bost eguneko egitaraua izan zuten zinezaleek eskura, abenduaren 6tik 9ra gozatzeko. 

Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean, filmak eta dokumentalak ikusteaz gain (helduentzako zein haurrentzako aukerak daude) tailerrak eta solasaldiak ere antolatu genituen, Irudienean ikusi eta entzun bakarrik ez, euskaraz sortzen ari garenaren inguruan hitz egitea ere nahi dugulako. Elkarrekin zertan gabiltzan, zer lortu dugun, zer norabide hartu aztertzea ere badelako gune honetako ezaugarri.