Parte hartzeko baldintzak

AURKEZPENA

Euskal Herriko VIII. Ikus-Entzunezkoen Rallya maiatzaren 12tik 26ra bitartean izango da. Lehiaketa Gernika-Lumon (Bizkaia) egingo da. Maiatzaren 12an goizko 10:00etan, gaiarekin batera eskualdeko hainbat ezaugarriren zerrenda emango zaie parte-hartzaileei.

Larunbatean hasiko duten lana bost egunetan zehar gauzatzeko aukera izango dute eta maiatzaren 17an entregatuko dute.

Lanen emanaldia, epaileen iritziak eta sari banaketa maiatzaren 26an egingo dira Gernika-Lumoko Elai Alaia Aretoan.

 

OINARRIAK

BALDINTZAK

  • Euskal Herriko gazte euskaldunek parte hartu ahal izango dute.
  • Parte-hartzaileak 18 eta 35 urte bitarteko gazteak izango dira.
  • Rallya, gutxienez 3 eta gehienez 8 minutuko ikus-entzunezko lana sortzean datza.
  • Gaia eta ezaugarriak zeintzuk izango diren maiatzaren 12an adieraziko da.
  • Hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa da, ahozkoa edo idatzizkoa euskara hutsean.
  • Ikus-entzunezkoetan gutxienez herri bakoitzeko ezaugarri bana islatu beharko da lehiaketa egunean grabatuta.
  • Gazteek lana hasteko beharrezko duten ekipoa ekarri beharko dute, antolakuntzak egokitutako espazioan mahai eta aulkiak besterik ez da egongo. Topagunea ez da ekipoen galera edo ezbeharren erantzule egingo.
  • Maiatzaren 17an eguerdiko 12:00ak baino lehen, ikus-entzunezko lanak AVI edo MOV formatuan bidali beharko dira DVD batean (Topaguneak AbadiƱon duen egoitzara), edo interneteko transferentzia bidez amaia@topagunea.org helbidera. Bi kasuetan, artxiboak egoera onean jaso direla baieztatuko du antolakuntzak eta arazorik balego lanak alde batera uzteko eskumena izango du.
  • Kameratoian ekoitzitako lan guztiak Creative Commons AITORTU-PARTEKATU lizentziapean zabalduko dira. Horren arabera, egileek baimena ematen dute euren lana edozeinek ikusi, erakutsi edota berrerabiltzeko, beti ere egiletza aitortuz eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatuz. Informazio gehiagorako, ikus: http://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu.
  • Antolakuntzak, beharrezko jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea du.
  • Arazo edo zalantzarik egonez gero antolakuntzak erabakitzeko ahalmena izango du.

SARIAK:

  1. 1.500 eurokoa
  2. 1.200 eurokoa
  3. 900 eurokoa

* Antolakuntzak hala erabakiz gero, sariak hutsik gera daitezke

* Saria jasotzeko ezinbestekoa izango da maiatzaren 26ko ekitaldian parte hartzea.

IZEN EMATEA

SARIKETA ETA EPAIMAHAIA

  • Epaimahaia artea eta kultura munduko profesionalek eta ordezkariek osatuko dute.
  • Sarituak zeintzuk izan diren egunean bertan jakinaraziko da, lanen proiekzioaren ondoren egongo den sari banaketa ekitaldian.

 

* Lehiaketan parte-hartzeak derrigorrez oinarri hauek onartzea dakar.

* Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko, ondoko zenbaki eta helbidera jo:

amaia@topagunea.com edo 946215968 (Amaia)

Facebooktwitter
youtubeflickr